SARRERA


Egunon denoi! Abenduaren 16ean egundoko aukera polita duzue gurekin euskal pilotaz gozatzeko! Gipuzkoan, Ordizian, Beti-Alai pilota lekuan hain zuzen ere, topaketa bat antolatuko dugu, topaketa honen estaldura geografikoa Goierrira mugatuko da.




Gaur egun euskal pilotaren egoera ez da gustatuko litzaigukeena bezain egokia, geroz eta jende gutxiagok jolasten du pilotara; gehienetan, hau baztertu eta beste kirol batzuk nahiago dituzte. Honenbestez, arazo honi aurre egiten saiatzeko, topaketa hau prestatzea erabaki dugu. Gure helburu nagusia euskal pilota sustatzea da; hau da, geroz eta jende gehiagok pilotaz disfrutatzea, gure kirolari indarra emanez.


Horretarako, haur gazteekin aritzea erabaki dugu, hauei haurtzarotik euskal pilota kirol ederra dela erakutsi ahal izateko. Adina beraz, 10-12 urte bitartekoa izango da.


Inskripzioa guztiz doako izango da, topaketara etortzeko beharrezkoa duzuen gauza bakarra gogoa da; gurekin, gainontzeko haurrekin eta guk sustatu nahi dugun kirolarekin goiz eder bat pasatzeko ilusioa besterik ez.

EZ ZAZUE ZALANTZARIK IZAN ETA ETOR ZAITEZTE GUREKIN EUSKAL PILOTAZ GOZATZERA

Ordizia, Gipuzkoa.



22 comentarios:

  1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Blog honetan erreferentziak atalean 5 erreferentzia ezberdin agertzen dira, horietako bi elkarrizketak dira. Hala ere, horietako erreferentzia bat blog batekoa da eta artikulu edo liburu akademiko bat izan beharko litzateke. Gainera, testuan zehar ez da autorerik aipatzen.
    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua ordenatua agertzen da eta galderei erantzuten zaie. Hala ere, instalazioen deskripziorik ez da egiten eta gastuak modu argiago batean agertzea gomendagarria da.
    IKT-tresnen erabilera egokia egin dute argazki eta bideo asko sartuz erakargarriagoa egiteko. Bideoetan azalpenak ematea gertutasuna erakusten du.
    Blogaren diseinuari erreferentzia eginez, antolaketa eraginkorra egin dutela uste dut. Informazio zehatza bilatzeko atal ezberdinak ezarri dituzte eta modu errazean erabiltzen da.
    Blog honen bidez denen parte hartzea ziurtatu da, guztiek ariketak azaltzerakoan bideoetan agertzen direlako, beraz, kolaborazio lana egin dutela esan daiteke.
    Azkenik, erabilitako hizkuntza maila egokia da, hitz teknikoak erabili gabe guztiok ulertu ahal izateko.
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    Topaketa atalean deskribapen orokorra ematen da eta ariketa atalean ariketa bakoitza azaltzen dute. Biak atal berean egonik errazago ulertuko zen. Horretaz gain, soilik bideoan azalpena eman beharrean, ondoan idatzita egoteak erakargarriagoa bihurtuko zuen.
    Hasierako orrian Ordiziko pilota elkartea direla adierazten dute baina ez da ezaugarri berezirik aipatzen, hau da, ez da zehazten publikoa edo pribatua den.
    Sarreran adierazita dago topaketa honetan parte har dezaketen haurren adina zein den, baita Goierrikoak izan behar direla ere.
    Instalakuntzei dagokienez, erabiliko dituzten instalazioen argazkia agertzen da, deskribapenik erabiltzen ez diren arren. Honekin batera, instalazioetara nola heldu agertzen da, gurasoentzako oso informazio interesgarria.
    Giza baliabideei erreferentzia eginez, lauak parte hartuko dutela ikusten da baina ez da bakoitzaren eginbeharra zehazten. Honekin batera, topaketetan edota jarduera bakoitzean erabiliko den materiala ez da blogean zehazten.
    Azterketarekin jarraituz, topaketen helburua argi azaltzen da eta esan bezala ariketen deskribapena bideoetan soilik azaltzen da. Honekin batera, saioaren dinamika modu argi eta sinplean azalduta agertzen da topaketa atalean.
    Bukatzeko, aurreikusitako gastuak agertzen dira baina oso modu sinplean eta inongo zehaztasunik gabe. Gainera, ez da bestelako atal interesgarririk agertzen.
    Kalifikazioa: 8
    Izaskun Baquedano Andueza. Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.maila.

    ResponderEliminar
  2. • Ebaluazio irizpide nagusien araberako oharrak:
    o Blog honetan 2 elkarrizketa eta informazioa 3 iturri ezberdinetatik atera dute. 3 iturri horietako bat blog bat da eta liburu edo artikulu bat izan beharko litzateke.
    o Testua nahiko argia da, hau da, erraz jarraitzen da idatzitakoaren ildoa. Gainera irakasleak planteatutako galderari erantzuten dio.
    o IKT-en erabilera ondo dago, bideoak erabili dituzte egingo diren ariketen azalpena emateko eta gainera argazki batzuk erabili dituzte gaierako sarreretan informazioa argiago geratzeko. Horretaz aparte, informazioa ondo antolatuta dago eta erraz heltzen da ikusi nahi duzun atalera.
    o Guztion parte hartzea nahiko orekatua dela dirudi taldeko gehienak/guztiak agertzen direlako bideoetan.
    o Hizkuntzari dagokionez, ez dira hitz tekniko asko erabili, beraz guztiok ulertzeko modukoa da, baina informazioa ondo idatzita dago.
    • Ebaluazio irizpide zehatzen orria:
    o Deskribapen orokorra “topaketa” izeneko sarreran agertzen da, bertan informazioa oso orokorra da. Honek balio du egingo denari buruzko informazio orokor bat izateko.
    o Hasierako orrian Ordiziko pilota elkartea direla adierazten dute baina ez da zehazten publikoa edo pribatua den.
    o Parte hartzaileak nortzuk izango diren argi uzten du, hau da, nori zuzenduta dagoen argi uzten du.
    o Erabiliko dire instalazioen argazkia agertzen da baina ez da horien deskribapenik ematen.
    o Monitorei erreparatuz, azaltzen dute 4 egongo direla, bat zonalde bakoitzean, baina ez du adierazten zein izango den haien eginkizuna.
    o Ez da azaltzen ze material erabiliko den eremu bakoitzean eta topaketan orokorrean.
    o Topaketaren helburua argia da eta gainera azaltzen dute nolakoa izango den topaketaren dinamika.
    o Azkenik, atal bat jarri dute non aurreikusitako gastuak agertzen diren, baina oso gainetik azalduta dago.
    • Nire kalifikazioa lan honetarako 8 izango litzateke.
    • Iñaki Segurola Lopez de Munain. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako 1. Mailako ikaslea

    ResponderEliminar
  3. Erreferentzia eta elkarrizketak interesgarriak eta landuak daudela ikus daiteke, gainera elkarrizketatutako bat, pilota proiektu baten koordinatzailea denez, iturri horretatik gauza interesgarri asko ateratzeko aukera izango dute, beraz aukeraketa ona egin dutela uste dut.
    Sarreraren inguruan, ideia nagusiak argi eta garbi agertzen dira, hala ere kasu batzuetan zehaztasun gehiago agertzea interesgarriagoa dela iruditzen zait, blogean sartzen diren pertsonak duda askorekin sartzen direlako
    IKT baliabideak analizatzerakoan, ikusi daiteke bideoak eta rgazki batzuk agertzen direla eta ez direla ebaluazio irizpidean agertzen diren hiru IKT-ak betetzera, beraz ezin zaie puntuazio osoa jarri.
    Blogaren diseinua egokia eta argia dela uste dut, gai bakoitza bere esteka dauka eta alde batetik bestera erraztasunez mugitu zaitezke, gainera behin esteka batera sartzerakoan, bertan ere gauzak argi eta koherente agertzea saiatu dira.
    Bideoak eta grabaketak ikusi eta gero, kide ugari laguntzen eta grabaketa aurrera eramateko agertzen dira, beraz parte hartzea handia dela ikusi daiteke. Elkarrizketaren inguruan ezin da gauza handirik esan, elkarrizketatzailea bakarrik agertzen delako eta norbaiten ahotsa, eta horren bitartez ezin da zehaztu gauza handirik
    Bukatzeko oso blog interesgarria iruditu zait ezarritako ideia eta erabilitako materialengatik. Lehen esan bezala, elkarrizketatutako pertsonaia mundu honetan oso jakituna den bat izan denez, informazio ugari eta interesgarria lortzeko aukera izan dutela uste dut. Ariketen inguruan ikusi dut, lau ariketa egin beharrean zortzi ariketa ezarri dituztela, hau da, lehenengo buelta batean lau ariketa egingo dituzte eta gero beste lau. Oso interesgarria da horrela planteatzea baina uste dut ariketa bakoitzean oso denbora gutxi egongo direla pilotariak eta ez dute denbora nahiko edukiko disfrutatzeko. Beraz zuzenketa batzuk egin eta gero uste dut lan bikain bat gera daitekeela.
    KALIFIKAZIOA: 8
    Unai Rodriguez Galparsoro. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako 1. Mailako ikaslea

    ResponderEliminar
  4. Ebaluazio irizpide nagusien inguruan:
    Erreferentzia asko aurkitzen ditugu: Asteko 2 elkarrizketa: Bata Pako Bedialauneta Mugartegiren elkarrizketa, zestalari profesionala, eta bestea, Jonan Bedialauneta Mugartegui, Ikas pilota proiektuko Bizkaiako koordinatzailea. Bestalde, 3 erreferentzia erabiltzen dira, zehazki, blog bat, artikulo bat eta liburu bat.

    IKT-en agerpena ugaria da, bideoak erabili dituzte azalpenak arintzeko eta baita argazkiak ere, sarreretan informazioa gehiago sakontzeko.

    Diseinuari dagokionez. ordenatutako bloga da, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.
    Esate baterako, monitoreen eginkizuna.

    Amaitzeko, Ikasteko eta pilota gustatzeko ariketa egokiak dira eta bloga nahiko erakargarria da.

    Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta: 8,5
    Iñigo Paternain, JFKZ 1.MAILA

    ResponderEliminar
  5. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Blog honetan 5 informazio iturri erabili dituzte, eta hauetako 2 elkarrizketak dira. Artikulu edo libururen bat gehiago falta zaie informazio iturri bezala, baina erreferentziak modu egokian eta argian agertzen dira blogean. Elkarrizketen kasuan erreferentziak testuan agertzen dira, baina beste hiru informazio iturrien kasuan ez.
    Testua ordenatuta eta zehaztasunez idatzia dago. Gastuak modu zabalagoan azalduta egotea obeto egongo litzateke, baina frontoiaren banaketa eskematikoki egotean obeto ulertzen da. Erraztasunez ulertu daitekeen bloga da.
    IKT tresna ugari sartu dituzte, argazki egokiak aukeratuz eta bideo onak eginez. Bloga argia, ordenatua eta erabiltzeko erraza da, atalak modu egokian banatu eta zehaztu dituztelako. Horrez gain, erakargarria egiten duen itxura eman diote. Eta garatutako alderdien araberako atal ezberdinak ditu ondo kokatuta eta ulertzeko errazak direnak.
    Bideoetan partehartzaile guztien parte hartzea ikusten da, eta ondo ulertzen da azaldu nahi dutena. Eta azkenik, hizkuntza aberatsa eta kalitate onekoa erabili dute, ortografia akatsik gabekoa. Idatzitakoa luzeegia ez denez erakargarriagoa da, eta denok ulertzeko modukoa.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Topaketa atalean burutuko duten jardueraren inguruko informazio orokorra ematen dute modu laburrean eta ondo azalduta.
    Blogean ez da zehazten erakunde publikoa edo prbatua den, baina argi uzten dute izena ematea doakoa dela, beraz irabazi asmorik ez duen elkartea dela erakusten dute. Topaketaren estaldura demografikoa Goierrira mugatuko dela azaltzen dute, eta umeen adina 10-12 urte bitartekoa izan behar dela.
    Topaketa Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan izando dela azaltzen dute, eta instalazioen argazkiak agertzen dira blogean, hauen deskribapenik ez dagoen arren.
    Topaketan lau partehartzailean parte hartuko dutela zehazten dute, baina ez dute haien betebeharra zehazten. Takoak jartzeko materiala agertzen da, baina ez dute zehazten ariketetan erabiliko duten materiala.
    Haien helburu nagusia pilota sustatzea eta umeek disfrutatzea dela azaltzen dute.
    Ariketak modu argian deskribatzen dituzte bideoetan, eta sisaren dinamika ere ondo azaltzen dute. Gastuak modu eskematikoan azaltzen dituzte, baina zehaztasunez agertzen da gastatuko dutena. Ez dago argazki galeriarik, baina nahiko argazki jarri dituzte blogean zehar instalazioak, herria… aurkezteko.

    KALIFIKAZIOA: 8,5
    Irune Muñecas Delgado. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1. mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  6. Ebaluazio irizpide nagusien araberako oharrak:
    o Bildutako informazioari dagokionez, iturri ezberdinetatik lortu dute informazioa. Gainera, bi elkarrizketa erabili dituzte nahiz eta, hauek beraiek ez egin. Erreferentzien atalean ondo adierazi dituzte erabilitako iturriak.
    o Diseinua nahiko ondo dago, gainera irudi grafikoak erabiltzen dituzte erakargarriagoa egiteko. Aurkezpenari dagokionez, ondo dago eta testua ulergarria da.
    o Hizkuntza aldetik, bloga zuzena da.
    o IKT tresnak erabili dituzte, ariketa guztiak bideoen bidez azaltzen dituzte hauen bidez informazioa erakargarriagoa eginez. Gainera hauei esker lana denek egin dutela ikus daiteke bideoetan duten partehartzeagatik.

    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    o Antolatzaileei dagokionez, adierazita dago elkarte bat direla, baina hau blogean argiago jarriko nuke, ez baitago begi bistan.
    o Haurrek izan behar dituzten ezaugarriak adierazten dira nongoak izan behar diren eta denazehaztuz.
    o Bloggaren helburua argia da beraz bisitatzen duen edonork uler dezake zeren ingurukoa den.
    o Saioaren dinamika oso ondo azaltzen dute, irudi grafikoak eta guzti erabiliz.
    o Ariketen azalpena bideoen bidez azaldu dute, horrela ariketa ulertzeko arazorik ez egoteko.
    o Ez da zehazten ze material erabiliko den topaketan.
    o Erabiliko den frontoia eta instalakuntzak ondo adierazita daude, gainera bertara iristea errazteko link bat jarri dute.
    o Azkenik, aurreikusitako gastuak oso ondo zehaztuta daude.
    o Blog honen kalifikazioa: 8
    o Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietako 1. Mailako ikaslea, Maddi Marquet Ferran

    ResponderEliminar
  7. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Blog honetan iturri ezberdinak erabili dira. Erreferentziei dagokienez, 5 iturri ezberdin erabili dituzte, horietako bi elkarrizketak dira. Blog baten bidez ere baliatu dira, nire ustez fidagarria izango litzateke liburu edo artikuluren bat erabiltzea.
    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua era ordenatu eta argian idatzita dago, ulergarria da eta erraz iritsi daiteke nahi den atalera. Erakargarria izateaz gain, eskemak erabili dituzte ulerterrazagoa izan dadin, argazki eta bideoez lagunduta. Gainera, blogak, planteatutako galdera guztiei erantzuten dio.
    Lehen esan bezala, argazki eta bideo ugari erabili dira. Ariketak azaltzeko horiek grabatu dituzte eta azalpenak bertan eman dituzte. Gainera, instalazioen argazkiak jarri dituzte. Bideo eta abarrak sortzean taldekide guztien parte-hartzea ziurtatzen da taldekide guztiak agertzen baitira.
    Blogaren diseinua erakargarria da, argia eta erabilterraza. Atal ugari ditu eta modu ordenatuan eginda dago, erraztasun handiz aurkitzen da ikusi nahi den atala.
    Azkenik, hizkuntzaren erabilera egokia dela esango nuke, ortografia zainduz eta argitasunez azalpenak emanez.
    Ebaluazio zehatzaren inguruko oharrak:
    Blogeko deskribapen orokorrari dagokionez, modu argi eta erakargarrian idatzita dagoela iruditzen zait, testu luzeak erabili gabe eta argazkiez baliatuz. Hala ere, ez da zehazten publikoa edo pribatua den.
    Blog honetan zehaztu egiten da parte-hartu dezaketen neska-mutilen adina. Horrez gain, desgaitasuna duten pertsonak ere ongi etorriak direla azaltzen da hauek pilotaz gozatu ahal izateko aukera ezberdinak eskainiz.
    Ekintza eta ariketa ezberdinak praktikatzeko instalazioen argazkiak ageri dira baina ez da hauen inguruan azalpen handirik ematen. Materialei dagokienez ere ez da azalpen zehatzik ematen baina ariketen deskribapena uneoro argi geratzen da. Honekin jarraituz topaketaren helburua ere argi dago, kirol hau sustatzea hain zuzen ere eta saioaren dinamika egokia dela esango nuke.
    Azkenik, aurreikusitako gastuak ere ageri dira, azalpen handirik eman ez den arren.
    Aurreko irizpideak kontuan hartuz, blogaren nire kalifikazioa hurrengoa da: 8,75
    Iratxe Antoñana Barragan. Jarduera fisiko eta kirolen zientzietako 1. mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  8. •Ebaluazio irizpide orokorrak:
    -Hainbat erreferentzia erabili dira datuak jasotzeko: bi elkarrizketa, bi blog eta txosten bat.
    -Blogaren diseinua oso erakargarria da, gauzak erreztasun handiz aurkitu daitzekelako eta oso era garbian eta ulergarrian agertzen direlako, honek irakurmenari lagunarazten dio.
    -Hainbat ikt erabili dira, ariketak bideo bitartez grabatu dituzte eta baita elkarrizketak, horrela erosotasun gehiago emanez, baina faltan botatzen dira ariketen eta elkarrizketen testu idatziak.
    -Bideoetan denok parte hartzen dutela behatu daiteke, eta hizkuntzaren aldetik, ez dago akats askorik, ezta bideoetan ezta blogean.
    •Lanaren ebaluazio irizpide zehatzak:
    -Sarrera baten bitartez ondo zehazten da topaketaren nondik norakoa eta baita elkarteko antolatzaileen helburuak, irabazi asmorik ez duen elkarte bat dela argi azaltzen da.
    -Jardueretan parte hartu dezaketen parteartzaileen ezaugarriak ageri dira, baita estaldura geografikoa.
    -Instalazioen irudiak eskura daude, eta argi zehazten dute topaketaren kokapena link baten bitartez.
    -Ariketen deskribapenak zehatzak dira eta saioaren dinamika argi ageri da.
    -Aurreikusitako gastuak zehatzak dira.
    -Blogaren kalifikazioa: 8'75
    -Jon Urionaguena Fernández, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1. Mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  9. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    - 5 erreferentzia edo informazio-iturri aurkitzen ditugu blog honetan: Horietariko 2 elkarrizketak dira; bata Pako Bedialauneta Mugartegiri, zestalari profesionala, eta bestea, Jonan Bedialauneta Mugarteguiri, Ikas pilota proiektuko Bizkaiako koordinatzailea. Bigarren elkarrizketa honek, luzeegia iruditu zait. Beste 3 erreferentziak, blog bat, artikulo bat eta liburu bat dira.
    - Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia baina ez dituzte eskemarik erabili ulergarriagoa izateko.
    - IKT-tresnen erabilera egokia egin dute argazki eta bideo asko sartuz erakargarriagoa egiteko. Aldiz, bakarrik bi horiek erabili dituzte eta nire ustez horiekin ez da nahikoa.
    - Blogaren diseinuari begira, bloga erabilterraza da, argia eta ordenatua. Atal ezberdinak banatuta daude eta horregatik erakargarria dela iruditzen zait. Gainera kolore txuria erabili dute eta horrek argitasuna ematen dio testuei.
    - Ariketen azalpenetan denek kolaboratu dute eta denek agertzen dira bideoetan. Aldiz, elkarrizketeei begira, bakarrik taldeko batek egiten ditu galderak eta kolaborazioa ez da bermatzen bertan.
    - Idatzia zuzena eta argia da, ortografia akatsik gabe. Hizkuntzaren aldetik, euskara garbi eta ulerkorra da guztientzat.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    - Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra ageri da (sarrera modukoa).
    - Jardueretan parte hartu dezaketen partehartzaileen ezaugarriak ageri dira, baita estaldura geografikoa.
    - Instalazioen irudiak eskura daude, eta argi zehazten dute topaketaren kokapena link baten bitartez.
    - Haien helburu nagusia pilota sustatzea eta umeek disfrutatzea dela azaltzen dute.
    - Ariketen deskribapenak zehatzak dira eta saioaren dinamika argi dago.
    - Aurreikusitako gastuak oso gainetik azaldu dute.

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
    - 8,25

    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    - Euken Herrojo Hernando. Hezkuntza eta kirol fakultatea. 1maila.

    ResponderEliminar
  10. • Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    -Datuak jasotzeko iturriei dagokionez, 2 elkarrizketa eta 3 artikulu liburu erabili dituzte informazioa eta datuak eskuratzeko. Horrez gain, erreferentziak eta estekak modu egokian gaineratu dituzte eta zuzenak dira.
    -Aurkezpenari dagokionez, testu txukuna da, ondo eta zehaztasunez idatzia baina, ez dizkioten taulak eta grafikoei gehitu.

    -IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, bideoak eta argazkiak jarri dituzte dena argiago eta ulertzeko errazagoa izateko eta hori asko eskertzen da.
    -Blogaren diseinuari dagokionez, modu argi eta ordenatu batean antolatu dutela iruditu zait. Atal desberdinak topatzeko erraza eta erakargarria.
    -Kolaborazio lanari dagokionez, bideoetan 3 partaide soilik ikusi ditugu beraz ezin dugu zehazki esan parte-hartzaile guztiek lan egin dutela.
    -Hizkuntzari dagokionez, eusakra jatorrean idatzita dago.

    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    -Proposatutako jardueran, aurkezpen egoki bat dago. Oso ongi adierazita dago jarduera horretan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak (10-12 urte bitarteko adina) eta estaldura geografikoa (Goierrira mugatukoa)
    -Antolatzaile mota zein den ez du jartzen, baina ulertu daiteke erakunde publiko bat dela.
    -Topaketaren helburu orokorrak soilik agertzen dira. Ariketan oso modu ordenatu eta erakargari batean daude antolatuta, ariketa bakoitzeko bideo batez azaldua.
    -Aurreikusitako gastuak, bai frontoiaren alokairua, bai mediku asegurua eta materialarena jarri dituzte

    .Kalifikazioa: 8

    Nerea Calvo Ceanuri, Jarduera fsiko eta kirolaren zientzen fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar

  11. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:


    Blog honetan datuak iturri ezberdinetatik jaso dira. 5 informazio-iturri darabiltza: horietatik 3 artikuluak dira eta 2 elkarrizketak. Elkarrizketak gainera, oso interesgarriak dira, mundu honetako pertsona esanguratsuekin.


    Blogaren diseinua nahiko argia da, orri ezberdinak erabilita informazioa modu errazagoan bilatzen da. Honekin batera, aurkezpena egokia da, testua ondo ordenatua dago eta galderei erantzuten zaie. Hau da, beharrezko informazioa agertzen da. Hala ere, ariketei dagokienez, helburuak, materialak, antolaketa mota, edukiak zehatzago aipatzea ere egokia izango litzateke, ariketak argiago eta zehatzago ikusteko. Umeek zer ikasi dezaketen jakiteko. Hau da, bideoetan agertzen dena idatziz ere agertzea.


    Nahiz eta interesgarriak izan, bi IKT bakarrik darabiltzate (bideoak eta argazkiak). Gainera, hizkuntzaren kalitatea egokia da edonork ulertu ahal izateko.


    Azkenik, kolaborazio lana egin dela ikus daiteke bideoetan denak parte hartzen agertzen direlako. Egia esan, bideoak oso ondo daude sartuta errekurtso moduan, argazkiak ere badaude beraz helburu hau oso ondo bete dute.


    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:


    Hasteko, antolatzaile mota zehazturik agertzen dela esan beharra dago. Gazte talde baten ekimena dela proposatzen da, pilota afizioa bultzatuz eta ahalik eta ume gehien bultzatzeko asmoarekin.


    Honekin batera, topaketa honetan parte hartu dezaketen haurrak agertzen dira haien ezaugarri eta eremu geografikoa zehaztuz. Hasieratik agertzen da topaketaren helburua zein den, beraz, blogean sartzen den edozein pertsonak hasieratik jakingo du topaketak zertan datzan.


    Saioaren dinamika oso ondo azaltzen da, aldaketak nola egingo diren azaltzen da baina lehen aipatu bezala, ariketei dagokienez, helburuak, materialak, antolaketa mota, edukiak zehatzago aipatzea ere egokia izango litzateke, ariketak argiago eta zehatzago ikusteko. Umeek zer ikasi dezaketen jakiteko.


    Erabiliko den materiala eta giza baliabideak oso ondo aipatuta eta zehaztuta daude. Aseguruak, inklusioa, alokairua, materiala… Kontuan hartuz.


    Erabilitako instalakuntzei dagokienez, argi agertzen da topaketak non izango diren eta frontoiaren ezaugarriak zeintzuk diren.


    Nire kalifikazioa: 8


    Ander Ezquerro Garmendia, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  12. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak
    Lehendabizi bistakoa da erabili duten informazio-iturri garrantzitsuena elkarrizketak direla. Talde honek egindako elkarrizketa, erreala izateaz aparte, oso ondo egina dagoela diot, seriotasuna eta profesionaltasuna oso kontuan hartuz. Asko gustatu zaizkit elkarrizketa horiek, lehengo garaietan pilotaren munduan aritu zirenen bizitza kontatzen baitute.
    Bideoak ondo eta argi ikustea oso garrantzitsua da eta horren inguruan ez dut kexarik, bideo guztiak oso ongi eginak baitaudelako. Horrez gain, blogean ikusi ditzakegun argazkiak oso kalitate onekoak dira.
    Beste alde batetik, bideoak bezala, bloga oso argia eta ordenatua da, ez duzu arazorik nahi duzuna aurkitzeko eta hori eskertzeko da. Gainera, hasieratik argi ikusten dira zeintzuk diren taldeko partaideak, izan ere, sarreran, lauen argazkia agertzen baita.
    Azkenik, ortografiaren inguruan ez dago akats ortografiko handirik eta horrek irakurlearen ebaluazioari asko laguntzen dio, ebaluatzerako orduan puntu positibo bat ematen baitio blogari.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak.
    Ariketei dagokienez, oso ariketa sinple eta ulergarriak egin dituztela esango nuke, umeentzako paregabeak izango direnak. Ariketak bideoz azaltzea ere plus bat dela esango nuke, beti ere ondo azalduta badago.
    Materiala eta instalazioaren inguruan, oso instalazio onak erabili dituztela esango nuke; baina ezin dut berdina esan materialaren inguruan, izan ere, pilota izan da haien ariketak egiteko material bakarra eta faltan bota ditut pala edo bestelako erramintak.
    Haien helburu nagusia euskal pilota sustatzea da, geroz eta jende gehiagok pilotaz disfrutatzea eta horrek meritu handia dauka, oso garrantzitsua baita pilotaren eboluzioarentzako zerbait egitea. Honez gain, saioaren dinamika ona izango dela esango nuke, deskribatutako ariketetan ez baitago inor geldirik eta ez da inor aspertuko. Gainera, deskribatutako ariketak, lehen esan bezala, sinple eta paregabeak dira umeentzako baina beste erraminta baten falta izan dut, honela ez baitituzte beste modalitate batzuk praktikatuko.
    Azkenik, detaile polita da gurpildun aulki, ikusmen mugatuko, entzumen arazoak, etb, dituzten umeek ekimen honetan parte hartzea, denak merezi baitugu aukera bat.

    3. Kalifikazioa
    9

    4. Zuen izen-abizenak
    Martin Egiguren Arrizabalaga

    ResponderEliminar

  13. • Datuak jasotzeko 5 iturri ezberdinak erabili dituzte, horietatik bi elkarrizketa 3 artikuluak izanik. Erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira baten URL-a izan ezik.
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia, galderari erantzuten dio baina ez dira grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili.
    • IKT-tresnen erabilera ona. Bideoak, audioak, argazkiak, foroak… erabili dira.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
    • Kolaborazio lana. Bideoetan 4 partaideetatik 3 soilik agertzen dira.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Antolatzaile mota ez du jartzen
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa garbi azaltzen da.
    • Praktikatzeko tokia ongi zehazten da.
    • Erabiliko den materiala ariketetako bideoetan ikus daiteke.
    • Saioaren helburu zehatzak ez ditut ikusi.
    • Ariketak bideoen bidez azaldu dituzte eta dinamikoak dira.
    • Aurreikusitako gastuak garbi adierazi dituzte. Ez dut aurkitu inskripzioaren balioa.

    3. Kalifikazioa 9

    4. Beñat Conde Orube JFKZ 1.maila.

    ResponderEliminar
  14. -Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Blog honetan 5 informazio iturri agertzen dira, batzuk elkarrizketak eta beste batzuk artikuluak edota blogak. Gainera, bideo, argazki eta elkarrizketa pare bat agertzen dira blogari toke berezi bat emanez. Bloga erakargarria da eta erraz topatu dezakezu informazioa ondo ordenatua baitago. Atal ezberdinak ditu eta topaketari buruzko informazioa emateaz gain, pilota mundura hurbiltzeko eta ezagutzeko aukera ematen digu. 4 taldekideen parte hartzea garbia da, denek parte hartu dute. Ondo idatzita dago eta hizkuntz aberats bat dutela ikusten da.

    -Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Sarrera atala ondo garatuta dago, erakargarria da. Gainontzekoari dagokionez antolamendua nahiko ona da. Hasieratik topaketa zertan dantzan zehazten dute. Topaketako ariketan oso ondo azaltzen dira bideoekin, lehenengo ariketa azalduz eta gero adibide bat eginez. Ariketen dinamika ona da eta oso ondo antolatu dituzte frontoiko eremuak 40 ume parte hartu ahal dezaten. Beste alde batetik laguntza berezia behar duten jokalariak ere kontuan izan dituzte, laguntzak eskainiz. Baita, instalazioak eta kontaktua aipatzen ditu, irakurleari informazioa emanez.

    -Kalifikazioa: 9
    Mikel Aurrekoetxea Amuriza. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  15. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak

    - Iturri ezberdinak erabili dituzte, gainera erreferenetziak nahiko fidagarriak iruditzen dute.
    2 elkarrizketa egin dituzte, bat Pako Bedialaunetarekin eta beste bat Jonan Bedialaunetarekin.
    - Bestetik aurkezpena eta informazioa oso argi aurkezten dira; informazioa orden bat seguitzen du eta honek irakurlearentzako abantaila da.

    - Honetaz aparte, argazkiak erabili dira testuari osotasuna emateko, baita bideoak ere. Gainera bideoak beraiek egindakoak dira eta horrek fidagarritasuna ematen du, ikusten delako egingo diren ariketak badakitela nola egin.

    - Bestaldetik, blogaren erabiltasuna ona da, arras ongi manejatu daiteke eta ordenatuta dago, honek errazten du irakurlearen betebeharra, nahi duenean sekzio batetara joan erreztasunez joan daiteke. Hala ere, blogaren erakargarritasuna ez zait nahikoa iruditzen; ondo antolatuta egonda ere, ez da esperotako erakargarritasuna antzematen.

    - Bukatzeko, ariketen bideotan taldekide guztiak agertzen dira, guztien partaidetza ziurtatuz. Aipatzekoa da bideotan ariketak txukun agertzen direla eta nahiko ongi azalduta.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.

    - Argi uzten dute ez dutela dirua irabazteko asmorik eta erakunde publiko bat direla.
    - Ariketen deskribapena zehatza da eta oso ondo azaltzen dute nola egingo diren ariketak. Gainera ariketen azalpenak bideoekin egiten dituzte, azalpenari bisualtasuna emanez.
    - Bestetik, gastuak zeintzuk diren aipatzen dira kategoria ezberdinetan: Frontoiaren alokailua, asegurua medikua eta materiala.
    - Bukatzeko, instalazioak eta materiala zeintzuk diren aipatu dira. Instalazioen irudiak ipini dituzte; modu honetan topaketara joango direnek jakingo dute nolakoak diren instalazioak eta hauen kalitatea.

    3- Blogaren kalifikazioa: 8,75

    4- Dani Del Gallego, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea. 1. maila.





    ResponderEliminar
  16. Blog hau erabilterraz, argi eta ordenatua da. Atal ezberdinak garatzen ditu. Testua ere modu ordenatu eta ulerterrazean idatzia dago eta eskema bat ere jarri dute errazago ulertzeko.
    Datuak aurkezteko iturri desberdinak erabili dituzte, bi elkarrizketa eta bi artikulu liburu. Erreferentziak ere gaineratu dituzte baina testuan gero ez dute ezer ere aipatu.
    IKT tresnak ere erabili dituzte, ariketak azaltzeko orduan bideoak jarri baitituzte ulergarriagoa egiteko eta elkarrizketak ere bideoz grabatu dituzte. Bestalde argazki batzuk ere jarri dituzte instalazioa ikus ahal izateko. Lanean taldekide guztiek hartu dute parte nahiz eta grabatutako bideoan guztiak ez agertu.
    Hizkuntza aldetik ongi moldatu dira, modu ulergarrian mintzatuz. Idatzia argia da. Ortografia akatsak nahiko ongi ekidin dituzte.
    Azkenik garatu beharreko alderdien inguruan ondorengoa iruditu zait: Topaketari buruzko aurkezpen bat egin dute hasteko sarrera moduan, topaketaren asmo eta helburuak argi utziz eta parte hartuko dutenen adina esanez. Topaketaren kokalekua eta bertara iristeko modua azaltzen dira. Elkarteko partaideak eta beraien betebeharra ere aipatzen dute. Erabiliko diren instalazioak ere argazkien bidez erakusten dituzte eta erabili beharreko materialaren inguruan, takoen inguruan, informazioa eskaintzen dute. Ariketak bideoen bidez modu argian daude azalduak eta saioaren dinamika ere aurrez ongi prestatu dute. Gastuak ere aurreikusiak dituzte.
    Esandako guztia kontutan hartuta nota ondorengoa da: 8
    Paulo Ramos Zumalde. JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  17. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    - Datu ezberdinak jasotzeko iturri ugari erabili dituzte, elkarrizketa, liburu eta artikuluak erabiliz. Instalazioak ere era egoki batean aurkeztu dituzte argazkiak erabiliz.
    - Testuak egoki ordenatuta daude eta erraza egiten da nahi duzuna aurkitzea, gainera diseinu oso erakargarri bat erabili dute.
    - Ikt ezberdinak erabili dituzte, bideo, argazki eta elkarrizketak. Bideoetan gainera, taldekide guztien partehartzea nabarian gelditzen da.
    -Ortografia aldetik ez daude akats nabaririk, eta orokorrean hizkuntza egoki eta garbian idatzita dago.

    2. Lanaren ebaluazio irizpide zehatzak:

    - Nahiz eta ez espezifikatu zein antolatzaile mota diren, agerian uzten dute irabazi asmorik ez duen erakunde bat dela.
    - Parte hartu dezaketen pertsonen profila ondo azalduta dago eta instalazioen kopuru, tipologia eta materialarekin batera.
    -Ariketen deskribapena bideo bidez azalduta dagoen arren agian testu idatzi bat geitzea egokia izango litzateke.
    - Gastuak ondo adierazita daude eta erreferentziak modu egoki batean jarri dituzte.


    Kalifikazioa: 9

    Amaia Ugalde Urkiola. Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzietako 1. Mailako ikaslea.

    ResponderEliminar

  18. 1. Ebaluazio irizpide orokorrak:

    -Hainbat erreferentzia erabili dira datuak jasotzeko: bi elkarrizketa, bi blog eta txosten bat.

    -Blogaren diseinua oso erakargarria da, gauzak erreztasun handiz aurkitu daitzekelako eta oso era garbian eta ulergarrian agertzen direlako, honek irakurmenari lagunarazten dio.

    -Hainbat ikt erabili dira, ariketak bideo bitartez grabatu dituzte eta baita elkarrizketak, horrela erosotasun gehiago emanez, baina faltan botatzen dira ariketen eta elkarrizketen testu idatziak.

    -Bideoetan denok parte hartzen dutela behatu daiteke, eta hizkuntzaren aldetik, ez dago akats askorik, ezta bideoetan ezta blogean.

    2. Lanaren ebaluazio irizpide zehatzak:

    -Sarrera baten bitartez ondo zehazten da topaketaren nondik norakoa eta baita elkarteko antolatzaileen helburuak, irabazi asmorik ez duen elkarte bat dela argi azaltzen da.

    -Jardueretan parte hartu dezaketen parteartzaileen ezaugarriak ageri dira, baita estaldura geografikoa.

    -Instalazioen irudiak eskura daude, eta argi zehazten dute topaketaren kokapena link baten bitartez.

    -Ariketen deskribapenak zehatzak dira eta saioaren dinamika argi ageri da.

    -Aurreikusitako gastuak zehatzak dira.

    3. Kalifikazioa: 9

    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.

    Endika Huici Lujambio - Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak - 1. Maila

    ResponderEliminar
  19. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Datuak jasotzeko 5 iturri erabili dituzte alde batetik bi elkarrizketa eta bestetik hiru erreferentzia. Hauei dagokienez egokiak direla esan dezakegu testuan ongi aipatuak izan direlako. Idatzitakoa ongi dagoela eta ulergarri dela esan daiteke ere. IKT-tresnen erabilera egokia izan da izan ere ariketak aurkezteko bideoen bitartez oso ulergarriak egin dira. Gainera ageria da denok kolaboratu egin dutela, denok bideo bat gutxienez egin baitute. Blogean ideiak ordenatutak daude, informazio bakoitza dagokion tokian eta erraz konpon daiteke edozein zalantza beraz blogak diseinu ona dauka. Erabilitako hizkuntza denok ulertzeko egokia da ez dituzte hitz tekniko asko erabili eta argi adierazita dago idatzitakoa.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    Sarrerari eta antolakuntzari dagokionez ez nuke esango txarra dela baina erakargarriagoa egin zitekeela iruditzen zait. Parte hartzeko leku eta egun aproposa da hala ere.
    Erabilia izan behar den materiala argi ikus daiteke bideoetan. Honetaz aparte saioaren helburu zehatzak ez dira ongi ikusten ariketen deskribapena eta saioaren dinamika argi geratu arren. Gastuak ageri dira.


    3. Kalifikazioa: 9
    4. Pello Pellejero Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak - 1. Maila

    ResponderEliminar
  20. Ebaluazio irizpide naguasiak:
    -5 informzaio iturri erabili dituzte; bi elkarrizketa eta hiru artikulu edo liburu. Gainera testuetan zehar ipatuak izan dira.
    -IKT tresnen erabilerari dagokionez bideoak erabili dituzte ariketak azalzteko.
    -Talde osoaren parte hartzea argi geratzen da bideoak ikusiz gero.
    -Blogaren diseinua egokia da eta oso erraz aurki daiteke informazioa.
    -Ortografia akatsik ez da aurkitzen eta zandu dutela ikusten da.

    Ebaluazio irizpidei buruzko oharrak:
    -Sarrera on bat egin duten behar den informazio jarriz.
    -Intalaioak aipatu egin dituzte.
    -Gainera, materiala zein izango den argi hutzi dute.
    -Ariketen eta topaketaren azalpenak egokiak dira eta ondo ulertzen dira.
    -Amaitzeko gastuak ere aipatu dituzte.

    Aurrekoa kontuan izanda nire kalifikazioa 9,5 da.

    Jon Regaña Rincón 1.maila

    ResponderEliminar
  21. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Blog-ean jarritako informazioa lortzeko iturri desberdinak erabili egin dituzte: 2 elkarrizketa eta 3 erreferentzia, hain zuzen. Aurkezpen aldetik blog-a erraza da erabiltzeko eta ondo antolatu egin dute. testuak ongi idatzita daude, euskara egokia erabili dute. Gainera testuak ez dituzte gehiegi luzatu eta horrek arreta galtzea eragozten du.
    IKT tresnak erabili dituzte: argazkiak gehien bat, azalpenak hobeto ulertzen laguntzen dituztenak. azalpenak emateko bideoak ere ugariak izan dira.
    Taldekideen arteko kolaborazio ona egon dela argi ikusten da. Bideo eta argazkietan denak agertzen direlako.
    Hizkuntzaren aldetik blog interesgarria sortu egin dute, akats ortografikorik gabe.


    2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
    Proposatutako jardueraren deskribapen orokor bat idatzi egin dute sarrera modukoa. Portadan haien burua azaldu dute eta gero atal zehatz bat jarri dute sarrera moduan. Sarrera laburra eta zehatza da eta topaketaren ezaugarri orokorrak azaltzen dituzte.
    Sarreran topaketaren helburua, nortzuk diren eta abar zehazki azaldu egin dute. Haien helburu nagusia euskal pilota sustatzea dela adierazi egin dute. Gainera, bertan topaketa non egingo den ere zehaztu dute, argazkiak erabili dituzte horretarako.
    Ariketen deskribapenak bideoen bitartez egin dituzte. Azalpenak argiak dira eta saioaren antolapena ongi egin dute. Saioa nahiko dinamikoa izango dela uste dut eta umeentzako dibertigarria. Ez dituzte testurik jarri bideo horien alboan bideoan bertan beharrezkoak izan diren azalpenak eman dituztelako.
    Materialaren aipamena egin dute, eta beharrezkoa izango dena ongi azaldu dute.
    Erreferentzien atal bat jarri dute, bertan zenbait artikulu eta elkarrizketa utzi dizkigute eta hauen erreferentziak. Blog-ean zehar erreferentzia hauen aipu gehiago egin zezaketen.
    Blog-a txukuna eta erakargarria iruditu zait. Lan polita egin dutela uste dut eta horregatik nire nota: 8´5 izango da.

    Alba Lambea Villar. Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientziak . 1. maila

    ResponderEliminar
  22. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    -Blogean 3 iturri bibliografikotik (blog bat, artikulu bat eta liburu bat) informazioa jaso dute eta horretaz gain esukal pilotarekin harremana duten bi pertsonei elkarrizketa egin diote haien blog-aren indarra eta profesionaltasuna handituz. Elkarrizketa bat zesta jokalari bati egin diote eta bestea Bizkaian egindako euskal pilotaren proiektu baten koordinatzaileari beraz, aukeraketa ona egin dutela uste dut, blog-ari profesionalen esperientzia emanez.
    -Aurkezpenari dagokionez argitasunez ideiak ondo ordenaturik ezartzen dituzte eta eskatutako puntuei erantzun egiten diete.
    -IKT-en erabilpenari dagokionez bideoak eta argazkiak erabiltzen dituzte ariketak hobeto ulertzeko eta egingo dena era zuzen batean ikusteko. Beraz, helarazi nahi duten ideiak eta eginkizunak argi ikusten direnez, erabaki ona hartu dutela esango nuke.
    -Taldekide guztien parte hartzea egon dela esango nuke, bideoetan taldekide guztiek agertzen direlako eta lan osoa eta txukun honek ikuspuntu desberdinetatik egin dela esango nuke, hainbat pertsona eginikoa.
    -Azkenik blog-ean erabili den hizkuntza maila ez da oso teknikoa edo zaila izan, edonor ulertzeko erraza da eta gainera atal guztiak argi eta garbi agertzen dira zer begiratu nahi duzunaren arabera.
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    -Sarreran argi agertzen da topaketaren nondik norakoak eta irabaziri asmorik ez duen proiektua dela, inskripzioak doakoak direlako.
    -Aldi berean argi eta garbi agertzen da topaketak Goierriko eremuan bizi direnentzat eskura dagoela.
    -Instalazioen kokapena eta nondik norakoak ere agertzen dira link baten bidez. Saioaren dinamikari dagokionez argi eta labur agertzen da topaketa atalean.
    -Azkenik, aurrekontuak edo aurreikusitako gastuak oso modu sinplean agertzen direla ematen dit.
    Kalifikazioa: 8
    Eneko Sanz Saenz. Hezkuntza eta kirol fakultatea 1. maila

    ResponderEliminar