TOPAKETA
NON: Ordiziako beti alai pilotalekuan.
NOIZ: Abenduaren 16an
ORDUA: Goizeko 10etatik-12:30etara
Ordiziako frontoia herriaren zentroan dago, Barrena jauregitik oso gertu. Bertara iristeko arazorik ez edukitzeko hemen daukazue link-a.
Topaketa 10-12 urteko haurrentzat izango da, gazte hauetan pilotarenganako interesa sustatzea eta goiz atsegin bat pasatzea da gure helburua. Topaketak 2 ordu eta erdiko iraupena izango du eta maila ezberdinetako pilotariak parte hartzeko ariketekin.
Plaza kopurua 40 pertsonakoa da, hauek 5 pertsonako 8 taldeetan banatuko ditugu, 4 talde gorriz markatuko ditugu kolore horretako pegatina baten bidez eta beste laurak pegatina urdinez. Gainera, pilotalekua 4 eremutan banatuko dugu eta eremu bakoitzean talde gorri bat eta talde urdin bat egongo da, ariketaz aldatzean talde gorriak ezkerraldera aldatuko dira eta bestea eskuinaldera, horrela denek denen kontra jolastea sustatuko du guztien artean harremana izateko. Noski, ariketa bakoitzean monitore bat izango dugu jolasa ondo doala ikusteko.
Topaketak iraungo duen 2 ordu eta erdiak ondorengo jarduerekin banatuko dugu:
- 10 minutu igaroko ditugu esplikazioak eman eta taldeak egiteko.
- 15 minutuko beroketa egingo dugu, 2 barru eginez bat frontoiaren aurrealdean eta bestea atzealdean.
- Ariketekin hasteko, 8 ariketa egingo ditugu ordu eta erdian, ariketa bakoitzari 10 minutu egokituko zaizkio eta lehenengo 4 ariketak guztiok egin ondoren hurrengo laurak egingo ditugu.
- Azkeneko ordu erdian partidu bat jokatuko da frontoi guztian. Haur bakoitzak partidua nork irabaziko duen asmatu beharko du. Asmatzen dutenen arten 10 pilota zozketatuko dira.
- Azkeneko 8 minututan takoak nola jartzen diren irakatsiko diegu.
TAKOEN INFORMAZIO ESANGURATSUA ETA NOLA JARTZEN DIREN
Materiala: Takoa, berdea, guraizeak eta esparadrapoa
Prozedura:
- Tamaina ezberdineko esparadrapo zati guztiak moztu eta lurrean prest utzi
- Tira berdeak hartu eta eskuan azalduko dugun moduan jarri eskuaren zabalera guztia har dezan
- Esparadrapo kapa bat jarri pega berdea estaltzeko.
- Ondoren, takoak jarri behar dira dagozkien lekuetan (gu bertan argituko dugu non) eta esparadrapoarekin ondo finkatu eta estali egin behar dira
- Azkenik, Behatzen artean esparadrapo tira bat jarri jotzerako orduan eskua egonkor mantentzeko
Garrantzia:
- Pelotari batzuk urte osoa jokatu gabe igarotzen dute eskuetan daukaten ubeldurengatik
- Hotz egiten duenean pelotari batzuen hatzamarrak txuri gelditzen dira odola heltzen ez zaielako
- Hatzamar txikia apurtzeko aukera handiagoa da takorik gabe
Frontoiaren banaketa
2 buelta emango dira, lehenengoan, 1,2,3 eta 4 ariketak egingo dira. Bigarrenean, 5,6,7 eta 8 ariketak.
11
4. Ariketa 8. Ariketa |
8
3. Ariketa 7. Ariketa |
5
2. Ariketa 6. Ariketa |
3
1. Ariketa 5. Ariketa |
No hay comentarios:
Publicar un comentario