martes, 28 de noviembre de 2017

NOR GARA?

ORDIZIKO PILOTA ELKARTEA

Gu, pilota elkarte bat gara eta gure helburua pilota Gipuzkoan zabaltzea da. Elkarte hau IVEF eko lau kideek osatzen dugu: Jon Bedialauneta; elkarteko koordinatzailea, Iñigo Latasa; soinketako irakaslea, Mikel Arruti; lehendakaria eta Julen Garcia; lehendakari-ordea.
Elkarte hau 1999an sortu zen eta geroztik topaketa ezberdinak eginez Euskal Pilota sustatzen ahalegindu gara.


ELKARTEAREN KIDEAK

6 comentarios:

  1. • Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:

    Datuak jasotzeko iturriei dagokionez, 2 elkarrizketa Pako Bedialaunetarekin, zestalari profesionala, eta Jonan Bedialaunetarekin, Ikas Pilota proiektuko Bizkaiako koordinatzailea, egin dituzte eta 3 artikulu liburu (Defensa de las manos; La actividad física adaptada para personas con discapacidad en España: perspectivas científicas y de aplicación actual; eta Ikas Pilota proiektuko txostena) erabili dituzte informazioa eta datuak eskuratzeko. Horrez gain, erreferentziak eta estekak modu egokian gaineratu dituzte eta zuzenak dira.
    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua zuzena eta ordenatua dago, zehaztasun handiz idatzia, eta beraz irakurtzean ulerterraza egiten da. Hala ere, ez dituzte grafikoak eta eskemak erabili.
    IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, 10 bideo txertatu dituzte burututako ariketak eta elkarrizketak modu argiago batean azaltzeko eta 8 argazki jarri dituzte eskainiko dituzten instalazioak eta materialak erakusteko.
    Blogaren diseinuari dagokionez, Bloga modu argian aurkezten da, atal desberdinetan banatuta baitago, eta horrek aldi berean erabilterraza eta ordenatua egiten dio. Gainera, Blog erakargarri bat iruditzen zait fondoko argazkiak eta atal bakoitzean argazkiak eta bideoak dituelako.
    Kolaborazio lanari dagokionez, azalpen bideoetan 4 partaideetatik 3 bakarrik agertzen dira, beraz guztien parte hartzeak ezin dugu ziurtatu. Izan ere, bideoetan ariketak azaltzen dituztenean 3 taldekide bakarrik ematen dituzte azalpen horiek, eta gero bideoetan ariketak egiten agertzen direnean 3 partaide horiek agertzen dira eta neska bat agertzen da falta den partaide horren ordez.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitateari dagokionez, Blogaren testua euskara jatorrean idatzita dago, baina ortografia akats txiki batzuk ere baditu.

    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    Proposatutako jardueraren sarrera egoki bat dago, bi argazkiekin erakargarriagoa egiteko. Sarrera honetan oso ongi adierazita dago jarduera horretan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak (10-12 urte bitarteko adina) eta estaldura geografikoa (Goierrira mugatukoa). Gainera, modu argi eta ulerterraz batean zehazten dute eskura dituzten, eta berez eskainiko dituzten instalazio guztiak (frontoia, aldagelak, dutxak eta taberna). Giza baliabideak modu orokorrago batean zehazten dituzte, bakarrik aipatzen dutelako ariketa bakoitzean monitore bat egongo dela ariketak ondo doazela ziurtatzeko. Hala ere, ez dute modu zehatz batean esaten zer material ezberdina eskainiko duten, bakarrik presupuestoa zehazten dute.
    Antolatzaile mota ez dago espreski adierazita, baina ulertu egin daiteke, erakunde publiko bat dela. Saioaren helburu orokorra bakarrik agertzen da, helburu zehatzak ez dira aipatzen. Ariketen deskribapena primeran dago, burutuko dituzten ariketa bakoitzerako azalpenezko bideo bate egin dutelako, topaketa horretara joango diren haurrek, egingo dituzten ariketak modu interaktiboago eta dibertigarriago batean ulertu dezaten. Horretaz aparte, saioaren dinamika modu argi eta zehatz batean adierazita dago, momentu bakoitzean burutuko dituzten ekintzak ondo zehaztuz. Amaitzeko, aurreikusitako gastuak (frontoiaren alokairua, asegurua medikua eta materiala) jarri dituzte.

    • Kalifikazioa: 8


    Sergio López Santamaría
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien fakultatea
    1. Maila

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio orokorra:
    Bost-informazio iturri eskeintzen ditu bloga: artikulo bat, kontsulta bat, blog bat eta bi elkarrizketa. Bloga nahiko ongi ordenatuta dago, erraz aurkitu dezakezu nahi duzun informazioa.
    Talde lana izan da, nahikoa ebidentzia aurkeztu dira eta tutoretzan adostutakoa errespetatu da, aldiz, ikusi daiteke bakoitzak bere zeregina egin duela eta gero aman komunean jarri dutela taldekideen artean.
    Ortografia akatsik ez da aurkitu eta gainera hizkuntza aberatsa erabiltzen da, oso erakargarria dena eta irakurtzera gonbidatzen duena.
    Hiru IKT baino gehiago erabili dira, kasu honetan ariketak filmatu dituzte eta hainbat argazki erabili dituzte kokapena zehazteko. Modu honetan, sortutako materiala oso didaktikoa da zeren laguntzen dizu topaketaren jarduerak ulertzen eta topaketa garatuko den lekura erraz ailegatzen.
    Garatutako edukiak egindako galderaren araberakoa da eta askotan galderaren atal guztei erantzuten dio, hala ere, batzuetan sakontasun handirik gabe.
    Eskatutakoaz gain eduki bat erantsi dela ikus dezakegu (zerbitzu bereziak), aldiz, erabiliko den materiala ez da zehazten blog honetan.
    Ebaluazio zehatza:
    Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra badago blogean (sarrera modukoa). Aldiz, antolatzaile mota ez da zehazten, baina egia da irabizi asmorik ez dutela bai aipatzen dela.
    Gustatu zaidana da lauak ateratzen diren argazki bat ipintzea eta jarduereko bideotan denok parte hartzea, taldearen batasuna aldarrikatuz.
    Argi geratzen da jardueretan parte har dezaketen haurren ezaugarriak eta estaldura geografikoa eta jarduerak egingo diren instalazioen kopurua eta tipologia zehazten da ere.
    Frontoiko eremuen banaketa ongi zehaztuta dago, ariketa bakoitzak hartuko duen eremua azalduz. Ez da aipatzen zehazki jarduerak garatzeko beharrezkoak diren pertsonak ezta beraien betebeharrak, aldiz, bai aipatzen da jarduera bakoitzean monitore bat egongo dela.
    Lehen esan dudan bezala, ez da aipatzen erabiliko den materiala, soilik takoak jartzen irakatsiko dutela esaten da.
    Helburuak nahiko orokorrak izan dira eta zehaztasunez zeintzuk diren jakitea komeni da, topaketaren asmoa zehazki jakiteko.
    Ariketen deskribapena eta saioaren dinamika oso ongi azalduta dago, bideoetaz eta argazkietaz lagunduz. Beste aldetik, hainbat erreferentzia erabili dituzte diseinatutako ideia garatzeko. Bukatzeko, esan beharra dago aurreikusitako gastuen atala nahiko eskaz iruditu zaidala, informazio gehiago espero nuen.
    Kalifikazioa: 7,25
    Ibon García Caballero, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientza-ko fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  3. - Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte eta bi elkarrizketa eta bideoak gaineratu dituzte azalpena argi, zehatz eta erakargarria egiteko. Gainera, IKT ezberdinez baliatu dira informazioa ahalik eta errazen ulertu ahal izateko. Erabilitako hizkuntza zuzena da, ortografia akatsik gabea. Beste aldetik taldekideen partehartzea ez da azaltzen, 4 partaideetatik 3 ren bideoak besterik agertzen ez daitdira.
    - Proposatutako jardueren deskribapena ageri da eta antolatzaile mota zein den argi eta garbi uzten dute. Instalazioak zeintzuk diren azaltzen dute eta baita material baliabideak ere. Aitzitik ariketen helburua zein den azaltzea faltan bota dut eta esperientzia interesgarrien edo intereseko estekak eskegitzea ondo egongo litzateke.
    - Nik emango niokeen nota: 8,5
    - Aitor Barredo Lansac, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientza-ko fakultatea 1.maila

    ResponderEliminar

  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika)
    -Iturrriei dagokionez 2 elkarrizketa eta 3 erreferentzia erabili dituzte, eta hauek era egokian izan dira adieraziak (erreferentzia atalaren barnean).
    - Testua ulerterraza da eta gainera, era argian dago antolatua, hau da, atalak ongi identifikatzen dira.
    -Bidioen… erabilpenari dagokionez era egokian daude erabilita, baina zerbait esatearren 3 partaide soilik agertu dira.
    -Ortografia eta hizkuntzari dagokionez zuzena da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    -Sarrera oso argia da, bertan informazio orokor dena argi eta garbi agertzen da. Adina, eguna, tokia…dena zehaztuta geratzen da.
    -Ariketak era zuzen batean (bideo argia) daude adieraziak eta horrez gain, gastuak bezalako datuak zehaztu dituzte. Gainera, saioaren dinamika interegarria da.

    3. Kalifikazioa (0-10)
    -8,5

    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila
    -Aitor Ajuria Elkorobarrutia. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  5. • Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    Blog honen kasuan nabarmena da partaide guztien partehartzea eta inplikazioa, lana ongi banatuta baitago, eta bloga oso erabilerraza eta zuzena da. Dena den, landu dituzten edukietan apur bat gehieago sakontzea eta latzea egin zitekeen. Gainontzean, elkarrizketen zein ekintzen planteamendua egokia da.
    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    Proposatzen dituzten ekintzak nahiko argiak dira eta txukun egituratuta daude, deskribapenak ongi daude eta saioaren dinamika atsegiga da. Honekin batera helburuak argiak dira eta ariketek hauek betetzea dute funtsa. Bestalde, erakundearen inguruan ezer gutxi dakigu eta ez dago zehazturik, zenbateko gastuak izango dituen.
    Kalifikazioa: 8,5
    Aitor Arraiza Montoya, 1. maila

    ResponderEliminar
  6. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Bi elkarrizketak oso interesgarriak izan dira. Pakoren elkarrizketak ez dakit zenbateraino lagun diezaiokeen topaketari (nahiz eta oso interesgarria izan bere esanak). Jonanen elkarrizketak berriz oso ekarpen interesgarria egin diezaioke zuen topaketari eta euskal pilotaren irakaskuntzari. Zoragarria da ikustea nola bizi duen oraindik orduko Ikaspilotaren topaketa! Hiru lan erabili dituzue blogean, baina ez dituzue aipuak egin. Erreferentziak ere ongi idatzi. Eskuak zaintzearen bloga zertarako erabili duzue topaketa honetan?
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
    • IKT-tresnen erabilera: Bideoak, argazkiak eta topaketa egingo den tokia aurkitzeko modua erabili dira. Argazkiak nondik eskuratu dituzuen zehaztu.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria.
    • Kolaborazio lana. Ez da guztien parte hartzea azaldu.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia argia da, baina zuzendu beharreko ortografia akatsak ditu, besteak beste: “Inskripzioa“, “doako“ (a falta zaio esaldi horretan), “eztaliko”.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera aproposa da, baina “gure helburua pilota Gipuzkoan zabaltzea da”, ez al da helburu potoloegia? Hori federazioaren lana izango da, ezta? Goierrin esanda zuzenagoa litzateke.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Zehaztu duzue?
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Goierriko 10-12 urte arteko haur guztiak gonbidatuko dituzue?
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da. Noiztik ditu Ordiziako pilotalekuak aldagela horiek eta taberna?
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Interesgarria litzateke hezitzaileen ezaugarriak eta eginkizunak zehaztea.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zerrendatu materiala.
    • Saioaren helburu zehatzak. Zehaztu gehiago zer lortu nahi duzuen topaketan ariketa horien bidez.
    • Ariketen deskribapena. Bideoetan ez aurkeztu irakurriz. Konoaren ariketa deskribatzean ez duzue konorik erabili!? Kolaboratzeko ariketa gehiago sartuko nituzke.
    • Saioaren dinamika. Oro har, dinamika argi geratu da. “Azkeneko 8 minututan takoak nola jartzen diren irakatsiko diegu”, kasu honetan, oso denbora gutxi da takoak jartzen irakasteko. Gainera, zentzurik ba al du takoak jartzen irakasteak pilota goxoa erabiliko duten parte-hartzeko ibilbideko haurrekin?
    • Aurreikusitako gastuak. Aseguruaz ez larritu, eskola adinekoak direnez badute asegurua. Jarduera horren berri ematea besterik ez dute egin behar. Saiatu gehiago zehazten materialaren gastuak. Eta hezitzaileek ez dute kobratuko?
    • Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…) ez dira gaineratu.
    • “Elkarte hau IVEF eko lau kideek osatzen dugu”. Zeahztu Fakultatekoak zaretela, ez IVEFekoak.
    • Behar bereziak dituztenentzako egokitzapenak ongi pentsatu behar dira. Egin dituzuen ariketa gehienek egokitzapen handiak beharko lituzkete kasu askotan, aurkaritza lantzen baita gehienetan. Dibertsitate funtzionala duten haurrak gehiago animatzeko, saia zaitezte kolaborazio egoeran egiten diren ariketa gehiago sartzen.
    • Kontuz gure Fakultatearen izena ez da “Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea”, baizik eta “Hezkuntza eta Kirol Fakultatea”.

    3. Kalifikazioa: 8

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal pilotaren eta tenisaren oinarriak ikasgaiko irakaslea, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea (UPV/EHU).

    ResponderEliminar